Pulunpa (e)ta Xin!, erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana. Esku-hartze pedagogikoaren ekintza-ikerketa
Euskera Ikerketa Aldizkaria · 28.12.2023 · 41-86
DOI: 10.59866/eia.v2i68.265 ↗Kurz gefasst
Fachartikel in der Zeitschrift Euskera Ikerketa Aldizkaria, online erschienen am 28.12.2023. Verfasst von Odei Guirado Irasuegi und 1 weiteren Autor:innen. Die Arbeit wurde bisher 5-mal zitiert (Crossref) und nennt 56 Literaturangaben.
Abstract (Originalsprache)
Pulunpa (e)ta Xin! Euskal Herrira iritsi berriak diren erdal jatorriko ikasleentzat garatutako harrera- eta murgiltze-plan integrala da. Sozializazio-prozesua bideratzeko, kulturartekotasuna, jolasa, emozioak eta euskara ditu ardatz, eta, euskararen erabilera sustatzearekin batera, aisialdiaren bitartez, hizkera-komunitatearekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimenduan eragina izateko esku-hartze pedagogikoa proposatzen du. Artikulu hau elkarlanean idatzi dute programa garatu eta ekintza-ikerketa zuzendu duen ikerlariak, batetik, eta hezitzaile gisa programa aplikatu duen teknikariak, bestetik. Hala, egitasmoaren aplikazioa gauzatu bitartean egindako ekintza-ikerketaren marko teorikoa, programa eta emaitzak dira ondorengo orrialdeetan aurkeztu direnak. Eta horiekin batera, baita ateratako ondorioak ere. Tartean, hezkuntza formalean, aisialdi antolatuaren bitartez, eragina izandaitekeela ere erakutsi da, erdal jatorria duten haurren (eta besteen) euskalduntzean, hots, euskararekiko, euskal kulturarekiko, eta hiztun-komunitatearekiko atxikimenduan.
Zitieren
APA
Irasuegi, O. G., & Alkain, J. R. (2023). Pulunpa (e)ta Xin!, erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana. Esku-hartze pedagogikoaren ekintza-ikerketa. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 41-86. https://doi.org/10.59866/eia.v2i68.265
Vancouver
Irasuegi OG, Alkain JR. Pulunpa (e)ta Xin!, erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana. Esku-hartze pedagogikoaren ekintza-ikerketa. Euskera Ikerketa Aldizkaria. 2023:41-86. doi:10.59866/eia.v2i68.265
BibTeX
@article{Irasuegi2023,
author = {Irasuegi, Odei Guirado and Alkain, Jone Rua},
title = {Pulunpa (e)ta Xin!, erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana. Esku-hartze pedagogikoaren ekintza-ikerketa},
journal = {Euskera Ikerketa Aldizkaria},
year = {2023},
pages = {41--86},
doi = {10.59866/eia.v2i68.265}
}
EUVIMED