EUVIMEDEUVIMED entdecken
Open Access · CC BY-NC-SA 4.0

Trenbideko langileen depurazioa Gerra Zibilean eta frankismoan:

Aitor Carrillo Pérez

Revista Gerónimo de Uztariz Aldizkaria · 2023

DOI: 10.58504/rgu.37.9 ↗

Kurz gefasst

Fachartikel in der Zeitschrift Revista Gerónimo de Uztariz Aldizkaria, 2023. Verfasst von Aitor Carrillo Pérez. Der Volltext ist frei zugänglich (Open Access, CC BY-NC-SA 4.0).

AbstractBibliografische AngabenZitierenVerwandte Studien

Abstract (Originalsprache)

Espainiako Gerra Zibilean eta gerraostean, 1936-1942 bitartean, burdinbide zerbitzuen enpresa kontzesionarioetako langile guztiek depurazio espedienteen irekiera jasan behar izan zuten, diktadura frankistak abiatutako depurazio profesionalen prozesu masibo baten barnean. Haien jarduera profesionala, militantzia edo kidetasun politiko zein sindikalak, eta gerra aurretik, bitartean eta ondoren izandako jarrera ikertuak izan ziren. Haien jarreren arabera, lanera itzultzen ziren, zigorrarekin edo zigorrik gabe, edo kanporatuak izaten ziren. Errepresio ekonomikoaren eta soziolaboralaren beste alderdi batzuekin gertatu den bezala, depurazio profesionalak aztergai izan dira hainbat ikerketetan, azkeneko mende laurdenean errepresio frankistaren analisiaren inguruan gertatutako berrikuntzaren ondorioz. Halere, trenbideko enpresen langileen depurazioak, zehazki Nafarroan egoitza zutenek, azterlan monografikorik ia ez dute izan. Lan honen helburua Nafarroako eskualde ezberdinetako hainbat herrietako trenbideko langileek pairatutako depurazio prozesuei eta gertakari errepresiboei buruzko analisi kuantitatibo eta konparatibo bat eskaintzea da, bai militantzia ezaguna zutenen bai hura ez zutenen artean bereiziz langileak. Alde batetik, Tutera, Erriberako hiri nagusia, eta bestetik, Sakanako haraneko eskualdeko herriak, probintziako ipar-mendebaldean kokatua. Etorkizunera begira, konparaketa honek Nafarroako beste herriekin eta Espainiar Estatuko beste eskualdeekin geroan egindako analisien eta ikerketa konparatiboen oinarri izateko asmoa du.

Zitieren

APA

Pérez, A. C. (2023). Trenbideko langileen depurazioa Gerra Zibilean eta frankismoan:. Revista Gerónimo de Uztariz Aldizkaria. https://doi.org/10.58504/rgu.37.9

Vancouver

Pérez AC. Trenbideko langileen depurazioa Gerra Zibilean eta frankismoan:. Revista Gerónimo de Uztariz Aldizkaria. 2023. doi:10.58504/rgu.37.9

BibTeX
@article{Prez2023,
  author = {Pérez, Aitor Carrillo},
  title = {Trenbideko langileen depurazioa Gerra Zibilean eta frankismoan:},
  journal = {Revista Gerónimo de Uztariz Aldizkaria},
  year = {2023},
  doi = {10.58504/rgu.37.9}
}
Kostenlos starten →