Ikaskuntza transdiziplinarra eta iraunkortasuna: Gradu Amaierako Lanak erronka konplexuen mesedetan
Tantak · 25.03.2026 · 36 (2)
DOI: 10.1387/tantak.26151 ↗Kurz gefasst
Fachartikel in der Zeitschrift Tantak, online erschienen am 25.03.2026. Verfasst von Alba Madinabeitia Ezkurra und 2 weiteren Autor:innen.
Abstract (Originalsprache)
Garapen iraunkorrak planteatzen dituen arazo konplexuek zientzia desberdinen arteko elkarlan estua eta konprometitua behar dute, baita ikasleak graduetatik bertatik horretan trebatu ere. Transdiziplinarietatea da horretarako irtenbide posiblea baina ez da erraza praktikara eramatea. Ikerketa honen abiapuntuan Euskal Herriko Unibertsitatean titulazio desberdinetako Gradu eta Master Amaierako Lanak egiteko “EHezi i3: euskal hezkuntza hobe baten alde” izeneko berrikuntza proiektua dugu. Bertan 16 GrAL eta 2 MAL burutu dira, irakasle, ikasle, administrazioko langile eta gizarte eragileekin batera (orotarik 51 pertsona). Ikerketaren ikuspegitik halako berrikuntza proiektuek ikasleen errendimendu akademikoan eta asegarritasunean nolako eragina duten aztertu nahi izan da, baita halako komunitate transdiziplinar baten abaroan zein puntu kritiko gertatzen diren hautematea ere. Ikerketa helburu hauek erdiesteko metodologia mistoa erabili da, koordinazio taldearen erregistroak eta partaideei zuzendutako galdetegia. Emaitzek argi erakusten dute ikaskuntza transdiziplinarrak partaideen ikuspegiak zabaldu eta berdimentsionatu egiten dituela, emaitza akademikoan eta asegarritasunean eragin positiboak izateaz gain. Une kritiko desberdinetatik igarotzen dira partaideak, hasierako desorientazioa eta kaos kontrolatutik urratsez urrats ulerkera komun eta lotu bat egiteraino. Oro har, gaur egun unibertsitatean oinarrizko baldintzak sortu daitezke halako prozesu esperimentalak abiarazteko eta emaitzak oso positiboak gauzatzeko baina eskatzen duten esfortzu eta denbora ez dago oraindik bermatuta.
Zitieren
APA
Ezkurra, A. M., Sánchez, K. A., & Fernández-Fernández, I. (2026). Ikaskuntza transdiziplinarra eta iraunkortasuna: Gradu Amaierako Lanak erronka konplexuen mesedetan. Tantak, 36(2). https://doi.org/10.1387/tantak.26151
Vancouver
Ezkurra AM, Sánchez KA, Fernández-Fernández I. Ikaskuntza transdiziplinarra eta iraunkortasuna: Gradu Amaierako Lanak erronka konplexuen mesedetan. Tantak. 2026;36(2). doi:10.1387/tantak.26151
BibTeX
@article{Ezkurra2026,
author = {Ezkurra, Alba Madinabeitia and Sánchez, Karmele Artetxe and Fernández-Fernández, Idoia},
title = {Ikaskuntza transdiziplinarra eta iraunkortasuna: Gradu Amaierako Lanak erronka konplexuen mesedetan},
journal = {Tantak},
year = {2026},
volume = {36},
number = {2},
doi = {10.1387/tantak.26151}
}
EUVIMED